Azkoitia
'Anbotoko Mari' haurrentzat antzezlana ikusgai izango da zapatuan, Baztartxon3 eta 10 urte bitarteko txikiei zuzendutako obra da eta dagoeneko eskura daitezke sarrerak, lau euroren trukean
Eli Aizpuru
AZKOITIA.
Asteartea, 17 urria 2023, 21:05
Logela Multimedia konpainiak 'Anbotoko Mari' haurrentzako antzezlana aurkeztuko du larunbatean, urriak 21, Baztartxo antzokian, 18:00etan hasita. 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako lana da eta dagoeneko eros daitezke sarrerak, 4 euroren trukean. Entradium.com atarian edo Udaleko web orriaren bitartez eskura daitezke sarrerak.
Antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen antzezlan multimedia da 'Anbotoko Mari'. Honela dio sipnosiak: Gari, mutiko txoro bat, lagunekin haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora. Mariren haitzuloan sartu eta harri magiko bat aurkituko du. Harria bertan uzteko esaten dion ahotsari kasurik egin gabe, lapurtu eta alde egingo du, harria lagunei erakusteko asmoarekin. Anbotoko Mari atzetik abiatuko zaio mendirik mendi eta Garik gero eta magia txoroagoak egingo ditu harriarekin, Marik harrapa ez dezan. Marik Tartaloren, iratxoen eta beste jeinu batzuen laguntza eskatu beharko du harria berreskuratzeko.
Ipuin kontaketa
Bestalde, Lupe Lekuonak 'Ortzadar arraina' ipuin kontaketa saioa eskainiko du hilaren 26an, ostegunez.Aizkibel liburutegian. izango da, 17 :30ean hasita, eta HH5 eta LH1 mailetako umeei zuzendutako emanaldia da.
Ipuin kontaketara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Bihartik, hilaren 19tik, 25era artean eman ahal izango da izena, liburutegira joanda edo 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta.