Anaitasunaren taldeburu biek galdu egin zuten igandean etxean

Mutiletan presio gogorra egin zuten bergaratarrek. Neskak 20. minuturako 0-2 galtzen ari ziren. /  ARGAZKIAK SUDUPE
Mutiletan presio gogorra egin zuten bergaratarrek. Neskak 20. minuturako 0-2 galtzen ari ziren. / ARGAZKIAK SUDUPE

J. SUDUPE AZKOITIA.

0-2 galdu zuen Ohorezko mailako taldeak Bergararen aurka Txerloian jokaturiko partidan. Ia bigarren zati osoa bedera- tzirekin aritu ziren gorrixek, eta Bergarak Anaitasunaren jokalari gabezia baliatu zuen hiru puntuak eramateko. Etxeko eta denboraldiko bigarren porrota jaso zuten mutilek Txerloian.

Bergararrek lan handietan jarri zituzten mutilak hasieratik, eta asko kostatu zitzaien euren jokoa egitea. Bigarren zatian bi jokalari gehiagorekin aritu ziren bisitariak, eta berdeguneko espazioak baliatu zituzten kanpokoek bi gol egiteko.

Saiatu ziren arren, oso zaila izan zuten gureek ezer arriskutsurik egitea. Anaitasunak ez zuen aurkitu zirrikiturik Mikel Juaristi entrenatzaile azkoitiarrak zuzendutako Bergararen aurka, eta bisitariek ondo landutako hiru puntu eraman zituzten.

Presio gogorra egin zuten lehen minututik mahoneroek, eta asko kostatu zitzaien bisitarien presio lerroa gainditzea eta aurkariaren zelaian jokatzea gorrixei.

Bihar izango dute hurrengo neurketa. Zarauzko Asti zelaian arituko dira gorrixek 15:45etik aurrera.

Hasiera txarra

Beste aldetik, neskek 4-2 galdu zuten Sanjoaneko zelaian Barakaldoren aurka. 20. minuturako huts eta bi galtzen hasi ziren, eta beste behin markagailua irauli ezean ibiliz.

Beste behin ere, neskek markagailuaren eta aurkariaren aurka jokatu behar izan zuten, eta ez zuten lortu jarraipenik ematea Pauldarrak taldearen aurka lortutako garaipenari. Neurketan sartzeko joko ona egin arren, hutsek Anaitasuna zigortu zuten igandean ere.

Neskek ez zuten Barakaldo baino gutxiago zirenik erakutsi, baina hutsak garesti ordaintzen jarraitzen dute gorrixek. Hirugarren minutuan eta hemezortzigarren minutuetan jaso zituzten golak gureek. Gure atzelarien bizkarrera iritsitako baloietatik egin zituzten golak bizkaitarrek. Ondoren, gogotik bota behar izan zuten izerdia neskek markagailuko bizkaitarren errenta pixkanaka murrizteko, baina aurrean Barakaldo gogor bat aurkitu zuten.

Bihar arituko dira berriro neskak. Leioako Emakumeak taldearen aurka Leioako Sarriena zelaian. 18:00etan hasiko da neurketa.

 

Fotos

Vídeos