Anaitasunaren hiru taldek mailaz igotzea lortu dute asteburuko emaitzei esker
Gizonezkoen 1go Erregional, 1go Jubenil eta Infantilen 1go mailako taldeak izan dira
J.S.
Asteazkena, 25 maiatza 2022, 00:15
Anaitasunaren futbol taldeek asteburu ezin hobea izan dute izugarrizko poza emanez zale guztiei. Hiru taldek mailaz igotzea lortu dute asteburuko emaitzei esker. Alde batetik, Gizonezkoen 1go Erregional mailako taldea gorengoen mailara igo zen larunbatean, hau da, gizonezkoen Regional Preferente mailara 3 eta 0 irabazi ostean San Juan zelaian Zumaiakoren aurka.
Bestalde, 1go Jubenil mailako taldeak Juvenil Preferente mailara igotzea lortu zuen asteburuan, Berako (Nafarroa) Gure Txokoa taldeari Txerloian 4 eta 0 irabazi ondoren.
Azkenik, Infantilen 1go mailako taldeak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen igandean, Deban. Elgoibarren aurka 2 eta 1 nagusitu ziren, txapeldunen kopa jaso zuten Ohorezko Infantil mailara igotzen dira.