Anaitasunaren denboraldiko aurkezpen bilerak datozen bi astelehenetan

Anaitasunak aurkezpen bilerak egingo ditu datozen bi astelehenetan./
Anaitasunak aurkezpen bilerak egingo ditu datozen bi astelehenetan.

Kirol eskaintzan, futbola, saskibaloia eta pilota ere izango dira gaur

J. S. AZKOITIA.

Anaitasunako Zuzendaritza Batzordeak 2018-2019 denboraldiaren aurkezpen bilerak egingo ditu datozen bi astelehenetan. Astelehenean, alebin mutilen gurasoek 18:30ean dute hitzordua Elkargunean; infantilen eta kadeteen bilera, berriz, 19:30ean hasiko da. Hurrengo astelehenean, infantil eta kadete nesken eta jubenil mutilen txanda izango da. Nesken bilera 18:30ean hasiko da; mutilena, aldiz, 19:30ean Elkargunean.

Klubak 2018-2019 denboraldirako kirol arloan dituen asmoen berri emango du. Bestelako informazioa ere emango du jakitera Zuzendaritza Batzordeak eta zalantzak argitzeko tartea ere eskainiko dute.

Gaurko kirol eskaintza

Futbolean, Ohorezko mailan: Anai-Mondragon, Txerloia, 16:15. Euskal liga neskak: Derio- Anai, Ibaiondo, 16:00. Preferente: Anai -Ikasberri, Sanjuan, 18:00. Ohorezko jubenil: Ilintxa- Anai, Bikuña, 16:30. 1go jubenil: Urki - Anai, Unbe, 17:30. Ohorezko kadete: Anai -Bergara, Sanjuan, 15:30. 1go kadete B: Anai - Urki, Sanjuan, 11:45. Ohorezko infantil: Bergara - Anai, Ipintza, 11:15. Infantil txiki: Anai -Tolosa, Sanjuan, 9:45.

Saskibaloian, kadete neskak Eskal Ligan, 13:00etan, Movilteck ISB-Easo eta junior mutilak Gipuzkoa Ligan, 16:00etan, CPK Kaldereria ISB- Astigarraga.

Pilotan, Gomazko paleta mutil nagusiak, lehen mailan, Azkoitia (Egiguren, Juaristi)- Real Sociedad.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos