Anaitasunako zuzendaritza batzordeko denboraldiaren aurkezpen bilera bihar

Nesken bilera 18:30ean hasiko da; mutilena, aldiz, 19:30ean eta biak Elkargunean izango dira

J.S. AZKOITIA.

Bihar, astelehena, infantil eta kadete nesken eta jubenil mutilen gurasoek izango dute hitzordua.

Nesken bilera 18:30ean hasiko da; mutilena, aldiz, 19:30ean, bilera horiek ere Elkargunean izango dira. Joan den astelehenean, alebin mutilen, infantilen eta kadeteen bilera izan zuten.

Asmoen berri emateko

Klubak 2018-2019 denboraldirako kirol arloan dituen asmoen berri emango du. Gainera, bestelako informazioa ere emango du jakitera Zuzendaritza Batzordeak eta zalantzak argitzeko tartea ere eskainiko dute.

 

Fotos

Vídeos