Borrar
Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Ohorezko erregionaleko gizonezkoen taldearen ospakizuna. ANAITASUNA

Azkoitia

Anaitasunako gizonezkoen taldeak hiru puntuak lortu ditu etxean Hernaniren aurka

Ohorezko Erregional Mailakoak sendo aritu ziren defentsan eta jokalari bat gutxiagorekin jokatu zuten bigarren zatian. Emakumezkoen taldeak 0-3 galdu zuen

S. U.

azkoitia.

Asteartea, 21 urtarrila 2025, 20:05

Comenta

Asteburu gazi-gozoa izan da Anaitasunako talde nagusientzat asteburuan. Alde batetik, Ohorezko Erregional Mailako gizonezkoen taldeak garaipena lortu zuen etxean, 17. jardunaldiari zegokion partidan. Bestalde, emakumezkoen taldeak porrota jaso zuen Euskal Ligako 18. jardunaldiko partidan.

Loren Barbadok entrenatutako taldeak 3-0 irabazi zuen, Txerloian, Hernaniren aurka. Etxe-koak bi goleko aldearekin joan ziren atsedenaldira, Pastrianena 31. minutuan eta Galderrena 34.ean. Bigarren denbora guztian jokalari bat gutxiagorekin jokatu arren (37. minututik aurrera), sendo egon ziren defentsan eta hutsean mantendu zuten porteria. Hichamek 92. minutuan sartutako golak amaiera bikaina eman zion norgehiagokari.

Azkoitiarrak sailkapeneko bosgarren postuan kokatu dira horrela, Bergara KE seigarrenarekin berdinduta, 28 punturekin. Hurrengo jardunaldian Deusto (10. sailkatua) izango dute aurkari etxean.

Porrota emakumezkoentzat

Txanponaren beste aldean, Mikel Barquerok entrenatutako emakumezkoen taldeak 0-3 galdu zuen, larunbatean San Juan zelaian, Eibar C-ren aurka.

Taldea sailkapen nagusiko 12. postuan dago une honetan. Hurrengo jardunaldia etxetik kanpo jokatuko du, Euskal Ligako bigarren sailkatua den Elorrioren aurka, Eleizalde zelaian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Anaitasunako gizonezkoen taldeak hiru puntuak lortu ditu etxean Hernaniren aurka

Anaitasunako gizonezkoen taldeak hiru puntuak lortu ditu etxean Hernaniren aurka