Anaitasunak lidergoa galdu du bigarren porrota jarraian jaso ostean

Egindako jokoagatik gehiago merezi izan zuen taldeak. /  JUANMARI
Egindako jokoagatik gehiago merezi izan zuen taldeak. / JUANMARI

Zehaztasun falta izan zuten Asti zelaian Zarautzen aurka (2-1) | Neskek 2-1 galdu zuten Leioako Emakumeak taldearen aurka

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Ohorezko Mailako mutilek denboraldiko hirugarren porrota jaso zuten Astin. Orain arte etxetik kanpo jokatutako neurketa guztiak irabazi bazituzten ere, Zarauzko Astin eten da bolada ona. Atearen aurrean kamuts agertu zen taldea, eta 38. eta 63. minutuetan zarauztarrek egindako golei berandu eman zion erantzuna taldeak.

Nahikoa neurketa ona egin zuten. Egindako jokoagatik eta lanagatik gehiago merezi izan zuen taldeak, baina atearen aurrean huts asko egin zuten. Lehen zati ona, serioa egin zuten Artetxeren taldeak. Zarautzek baloia atzetik ateratzea nahi izan zuen eta hasierako minutuetan mutilei kostatu egin zitzaien aurkariaren baloi irteera ondo tapatzea. Gero, ondo presionatuta, luze jokatzera behartu zuen taldeak Zarautz. Orduan, etxekoen zelaian jokatu zituzten minuturik gehienak gureek, presioa eraginkorra izan baitzen. Nagusitzen joan zen taldea poliki-poliki, eta erasoko egoera onak eta gol aukera garbiak izan zituzten gorrixek; garbiena Mikel Aramendik izan zuen.

38. minutuko korner jokaldi batean egin zuten gola etxekoek. Bat eta hutsekoak eragina izan zuen Anaitasunaren jokoan eta une batean galduta izan zen taldea.

Unai Perezek 90. minutuan egin baitzuen bi eta batekoaren gola. Perezek lehen aldiz jokatu zuen hasieratik mutilen lehen taldearekin. Paper ona burutu zuen gazteak.

Baina 63. minutuan Zarautzek egin zuen bigarrena. Golaren aurretik Zulaikari egindako falta eskatu zuten gureek, baina epaileak ontzat eman zuen etxekoen gola.

Zarautzen galduta lidertza galdu du taldeak, Eibarrek Mutrikuko San Miguel zelaian huts eta bi irabazi bai-tzuen. Datorren asteburuan Tolosa arerio zuzena hartuko dute Txerloian. Lehen itzulia amaitzeko Tolosa hirugarren sailkatua eta liderra den Eibar taldea hartuko dituzte Txerloian. Sailkapenean aurrerapausoa emateko abagunea izango ditu taldeak etxean.

Neurketa ona

Bere aldetik, neskek 2-1 galdu zuten Leioako Emakumeak taldearen aurka neurketa ona burutu ostean. Atsedenaldira hutsean iritsi zen taldea defentsa lan ona eginda, baina bigarren zatian bi hutsegite egin zituzten gorrixek, eta Leioakoek bikain baliatu zituzten azken lau astetan lortu gabe zen garaipena eskura-tzeko. Etxekoak sendo sartu ziren neurketan. Baloi luzeen bitartez saiatu ziren uneoro azkoitiarrei min egiten, baina zelaian ondo jarrita defentsa lan aparta egin zuten gure neskek. Aukera gehienak eta onenak etxeko taldearenak izan ziren. Anaitasunak oso baloi gutxi izan zuen oinetan, eta izan zuenean egoera txarrean. Goiko lerrotik egin zuen presioa Leioako taldeak eta gureek baloia zelai erdian hartutakoan ere arnasarik hartzen ez zuten utzi.

 

Fotos

Vídeos