Anaitasunak lehen postuan tinko jarraitzen de Hernanin irabazi ostean

Anaitasunak asko sufritu zuen baina hiru puntu batu zituen./  ANAI
Anaitasunak asko sufritu zuen baina hiru puntu batu zituen. / ANAI

Datorren larunbatean gorrixek Mutriku futbol taldea jasoko dute Txerloain

J.S. AZKOITIA.

Sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du tinko Anaitasunak 1-3 gailendu ostean aste buruan Hernaniren zelaian. Mikel Arzalluzen eta Axiren golek beste hiru puntu batzeko balio izan zuten Hernaniko Zubipen.

Anaitasunak asko sufritu zuen minutu askotan hamar jokalarirekin egon baitzen Hernaniren aurka. Ordu laurdena pasa bezain laster hartu zuten aurrea gorrixek Hernanin, baina atsedenaldira iritsi aurretik egin zuten banakoa Hernanik.

Bigarren zatian Axi aurrelariak bi gol egin zituen, eta Anaitasunak balio handiko beste hiru puntu batu ditu txapelketako zelairik gogorrenetako batean.

Amaieran, jokalarien jarrera «oso ona» izan zela azpimarratu zuen Artetxe entrenatzaileak. «Nahiz eta neurketa ona ez egin, beti irabazteko jarrera erakutsi du taldeak», azpimarratu zuen. «Erabaki onak hartzea falta izan zaizkigu jokatzerako orduan, eta hori zuzentzea gure lana da», gehitu zuen entrenatzaileak.

Jokalari bat gehiago

Bigarren gola lortu arte deseroso sentitu zen taldea. Jokalari bat gehiagorekin aritu ziren mutilak minutu luzean, baina ez zen inolaz ere neurketa erraza izan. Hiru puntu on batu zituzten gorrixek aurkari on baten aurka. Datorren larunbatean Mutriku F.T. jasoko dute Txerloian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos