Azkoitia
Ana Azkoitia alkatearen bisita Bizipoza Eguneko Arreta zerbitzuraIzarraitz Lanbide Heziketako ikasleak mozorrotuta joan ziren ere, inauteri ukitua emanez topaguneari
S.U.
azkoitia.
Sábado, 1 de marzo 2025, 20:20
Bizipoza Eguneko Arreta zerbitzuko erabiltzaileek dotore ospatu zuten Ostiral Mehea. Txokolate beroarekin eta opilekin goxatu zituzten barruak mahai bueltan, eta konpainia onean igaro zuten goiza. Ana Azkoitia alkatea eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Sonia Vazquez bertaratu ziren ostilarean, Bizipozako erabiltzaileak agurtzera eta haiekin solastera.
Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek ere ez zuten hitzordua galdu nahi izan. Mozorrotuta, inauteri ukitua eman zien gazteek topaguneari.
Bizipoza 65 urtetik gorako pertsonei eskaintzen zaien eguneko arreta zerbitzua da. Bakardadea saihesteaz gain, osasun fisikoa zein psikologikoa lantzen dute. Besteak beste, gorputza mugitzeko edo erlaxatzeko aktibitateak dituzte, eta memoria, hizkuntza edo gaitasun kognitiboa mantentzeko ariketak egiten dituzte, aisialdi testuinguruan.
50 lagunetik gora dira zerbitzuaren erabiltzaileak.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.