Alex Juaristik Gipuzkoako Txapelketako lehen mailako finala jokatuko du bihar

Alex Juaristi aurtengo Kontzejupe txapelketan. /  SUDUPE
Alex Juaristi aurtengo Kontzejupe txapelketan. / SUDUPE

Gurean izango dira eskuz banakako finalak, 10:30ean hasita eta azkoitiarrak hirugarren partida jokatuko du

J.S. AZKOITIA.

Gurean jokatuko dira Gipuzkoa Txapelketako lehen mailako kluben arteko finalak. Eskuz banakako finalak bihar goizeko 10:30ean hasiko dira. Bertan hiru partida izango dira eta denak lehenengo mailakoak dira. Jaialdia kadete mailako finalarekin hasiko da eta bertan Aimar Egiguren azpeitiarra (Ilunpe) arituko da Xabier Naldaiz olaberritarraren (Lapke) aurka. Bigarren partidan, Senar ataundarra (Lapke) eta Goikoetxea tolosarra (Tolosa) arituko dira, eta azken partidan seniorretan, Alex Juaristi azkoitiarrak (Oteiza) eta Urbieta asteasuarraren (Behar - Zana) aurka jokatuko du txapela nork jantzi erabakitzeko.