Alai Batzakoak Somalo eta Logroñon

Astebeteko kanpaldietan izan dira aurten ere, hainbat txandatan, ekaina, uztaila eta abuztuaren hasieran. /  FLOREAGA
Astebeteko kanpaldietan izan dira aurten ere, hainbat txandatan, ekaina, uztaila eta abuztuaren hasieran. / FLOREAGA

J.S.AZKOITIA.

Azkoitiko Alai Batzako neska eta mutil ugari Somalo eta Logroñoko astebeteko kanpaldietan izan dira aurten ere, hainbat txandatan, ekaina, uztaila eta abuztuaren hasieran, ADS taldeen urteko jardunaren emaitza jasoz.

Han toki askotako lagunak aurkitu dituzte: Bilbo, Barakaldo, Gurutzeta, Gasteiz, Santander, Nueva Montaña, Iruñea, Intxaurrondo, Errenteria eta abar. Astebeteko kanpaldi hauek aukera bikaina dira jende berria ezagutzeko, oso aste dibertigarria igarotzeko, giza balioak lantzeko eta «badago hausnarketarako eta kristau ospakizunerako tartea ere» azpimarratu dute. Aurten Siriako monitore batzuk ere joan dira Somalora (Suriya proiektuaren barruan) eta bi astez egon dira han, eure egoera larriaren eta itxaropenaren berri emanez.