Aizkolari eta harri-jasotze txapelketak jokatuko dira bihar Gurea pilotalekuan

Txikia IV eta Goenatxo III azkoitiarrak arituko dira. /  SUDUPE
Txikia IV eta Goenatxo III azkoitiarrak arituko dira. / SUDUPE

19:00etan hasiko da Udalaren laguntza duen jaialdia | Azkoitiko bi kirolari arituko dira, Julen Alberdi 'Txikia IV.a' aizkoran eta Jon Unanue 'Goenatxo III.a' harri jasotzen

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Bihar, Gurea pilotalekuan 19:00etan hasita, aizkolari eta harri-jasotze txapelketak jokatuko dira.

Gizonezkoen Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa, ondoren, 2 Harria Harri-jasotze txapelketa eta azkenik, emakumeen Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa.

Azkoitiko bi kirolari arituko dira, Julen Alberdi 'Txikia IV.a' aizkoran eta Jon Unanue 'Goenatxo III.a' harri jasotzen.

Hasteko, Eusko Label Saria

Hasteko, Eusko Label Sariari dagokion gizonezkoen Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa jokatuko da. Julen Alberdi 'Txikia IV.-a' Ai-tzol Atutxarekin batera lehiatuko da eta Mikel Larrañagaren eta Eneko Otañoren aurka 26 enbor moztu beharko dituzte aizkolariek.

Ondoren, 'Viña Laguardia' Sariko 2 Harria Harri-jasotze Txapelketaren txanda izango da. Jon Unanue 'Goenatxo III.a' herriko harri-jasotzailea 175 kiloko laukizuzenarekin eta 150 kiloko kubikoarekin arituko da.

Jaialdia emakumeen Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketak amaituko da. Nerea Sorondo eta Itxaso Onsalo lehiatuko dira, hiru enbor nork lehenago moztu.

Euskal Telebistak jaialdia grabatuko du eta igandean, urtarrilak 13, eskainiko du ETB1n.