
Zumaia
Aitor Agirre, Euskaltel Euskadiren kontzentrazioanSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Aitor Agirre, Euskaltel Euskadiren kontzentrazioanAltean egindako hamar eguneko kontzentrazioari amaiera eman dio Aitor Agirrek. Euskadi Fundazioarekin korrituko du 2025 honetan, 23 urtez azpikoen mailan. «Urte erabakigarria izango da erlojuaren aurkako Espainiako txapeldunarentzat eta Bidasoako itzuliko etapa irabazlearentzat. Ilusioz betetako denboraldia dator, profesionaletara urratsa emateko urtea izan daiteke eta; helburu horren bila ari da lanean aurredenboralditik; lan asko egiten ari da eta emaitzen bila otsailaren hasieran jarriko da, Ipar Euskal Herriko Essor Basqueko lasterketetan», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide den Arritxu Iribarrek.
Bien bitartean, junior mailako Aratz Unanuek aurredenboraldiko entrenamenduetako bat osatu du Euskadi Fundazioarekin, eta asteburu honetan talde osoak entrenatuko du Eibar Energia Hiria (Debabarrena) 23 urtez azpiko taldearekin. «Oso gogotsu ari dira lanean martxoaren 2ko lehen lasterketara pedal kolpe onarekin ailegatzeko», adierazi du.
Txikienek BTT lasterketekin hasi dute denboraldia. Asteasun izan zuten lehen hitzordua eta bertara Zumaiako Txirrindulari Elkartea hamahiru txirrindularirekin bertaratu zen. Benjaminetan beraien bizitzako lehen lasterketa izan zuten Beñat Iraolak, Julen Erkiagak, Aratz Aranburuk, Aiert Olkozek eta Amets Agirrek. «Beraien, eta gurasoen urduritasunak gaindituta, erabat lokaztutako ibilbidean ederki lehiatzearekin batera, zikin-zikin eginda, lokatzez beteta amaitu zuten proba; gozatu zuten eta ondorioztatu ondo moldatu daitezkeela espezialitate honetan».
Alebinetan, Galder Zumetak, Markel Lizasok eta Denis Otañok maila estreinatu zuten, «eta erakutsi benjamin mailarekin konparatuz urrats bat aurrera egin dutela, eta inolako arazorik gabe egokitu direla maila berrira». Nesken artean Mairi Lejarreta nabarmendu zen: bigarren sailkatu zen, «baina garrantzitsuena irribarrea ez zuela lasterketa osoan galdu», nabarmendu du.
Infantiletan zortea ez zuten aldeko izan Amaia eta Amalia Agirrek. «Erorikoak izan arren, zutitu eta lasterketa oso era duinean osatu zuten».Bikain Inge Zumeta eta Oinatz Alberdi urtebeteko eskarmentuarekin, eroso Asteasuko zirkuitoan. Nabarmentzekoa da maila guztietan izan zen parte hartzea: guztira 200 txirrindulari baino gehiago lehiatu ziren Asteasun. Harrobiko txirrindulariek bigarren hitzordua igande honetan Irunen izango dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.