Agur alaia aurtengo denboraldiari

Talde bakoitzeko gol gehien sartu dituen jokalaria eta gehien nabarmendu dena ere saritu zituen klubak. / ARGAZKIAK ANDONI
Talde bakoitzeko gol gehien sartu dituen jokalaria eta gehien nabarmendu dena ere saritu zituen klubak. / ARGAZKIAK ANDONI

Gorrixen Egune ospatu zuten Anaitasuna Futbol Klubeko kide, zuzendari eta babesleen ordezkariek

JOAQUIN SUDUPEAZKOITIA.

Joan den asteazkeneko Batzar nagusiaren ostean eta denboraldiari bukaera emateko, Gorrixen Egune ospatu zuten larunbatean Anaitasuna Futbol Klubeko kide, zuzendari eta babesleen ordezkariak.

Joseba Jatetxean bildu ziren alebinetatik hasi eta talde nagusietara arteko jokalariak.

Bazkaria giro jatorrean egin zuten gorrixek, eta ondoren ohiko sari banaketa egin zuten. Urtean zehar gol gehien sartu dituen jokalaria eta gehien nabarmendu den talde bakoitzeko jokalaria saritu zituen klubak.

Omenaldiak ere izan ziren. Beñat Landa, Aitor Zulaika eta Xuban Badiola jokalariek taldea uzten dutela eta, bere taldekideek eta klubak omenaldia eta opariak egin zizkieten. Bideoa ere eskaini zien hitz dotorez lagunduta. Andoni Elduaien komunikazio arduradunak ere agur esan zuen eta hari ere bideoa eta opariak eman zizkieten.