
Azkoitia
'Agertxopirata' dokumentala emango dute ostiral honetan, BaztartxonSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
'Agertxopirata' dokumentala emango dute ostiral honetan, BaztartxonKirolzale eta abenturazale amorratua da Ander Txakartegi 'Txaka' berriatuarra. 2015az geroztik kirola eta elkartasuna uztartzen dituzten egitasmoak aurrera eramaten dihardu eta Helmugak proiektu solidarioaren sustatzailea da. Munduan zehar kirol erronka desberdinak burutu ditu, Titan Desert egin zuen 2017an; Mongolia Bike Challenge, 2018an, Canada BC Bike Raice, 2020an; eta Titan Series Saudi Arabia, 2021ean. Tartean beste erronka txikiago batzuk ere osatu ditu.
Helmugak proiektuan batzen ditu ekintzok «kirola eta natura, euskara eta pertsona» helburutzat hartuta, berak dioen bezala.
2020ko gertaera bat ordea mugarria izan da bere ibilbidean. Etxean, Euskal Herrian, erronka bat burutu nahi zuen eta Transpyr, Kataluinia eta Euskal Herria lotu. Horren bueltan agertu zen Ager Aldazabal. Hiru urterekin leuzemia diagnostikatu zioten berritxuarra. Ezaguna zuen Ager eta mutikoari lagundu eta «tratamenduan zegoen bitartean gurasoak bere alboan» edukitzea nahi zuen. Honela abiatu zuen Agertxopirata proiektua. «Gurasoei galdetu nien proiektu solidarioa abiatu eta minbizia zuten haurrei laguntzeko nola bideratu nezakeen eta lehen minututik, duda izpirik gabe, Aspanovas elkartearentzat laguntza bideratzea eskatu zuten», dio.
Aspanovas 1989tik minbizia duten Bizkaiko haur eta nerabeen familiak zaintzen eta laguntzen dituen elkartea da. Bere lana adingabeen eta haien familien egoera medikoa, psikologikoa, asistentziala, hezkuntzakoa eta aisialdikoa hobetzea da, gaixotasunaren prozesu osoan dituzten beharrak kontuan hartuta.
Beraientzat diru laguntza lortzeko Euskal Herriko kosta eta zazpi probintziak lotzea izan zuen helburu Txakartegik. 600 kilometroko ibilbidea, hiriburuak lotuz. Crowdfunding kanpaina bat eraman zuten aurrera. «Hasiera batean kilometro bakoitzeko euro bat lortzea genuen helburu eta azkenean bakoitzeko hiru lortu genituen, 12.000 euro».
Lortu zuen erronka hura baina 2021ean, Ager txikiari gaisotasunak okerrera egin zion eta ekainean hil zen. «Kolpe gogorra» izan zen baina inguruan lagun ugari izan ohi ditu Txakartegik eta haien laguntzarekin beste hainbat erronka burutzen jarraitu du. Agertxopiratak bidea egiten jarraitzen du. Dokumental batean bildu zituen bizipen horiek guztiak eta orain Azkoitian erakutsiko du horren emaitza.
Ostiral honetan, Baztartxo antzokian izango da hitzordua, 19:00etan hasita. Dokumental honetan bere ibilbidea eta egin dituen erronken berri ere emango du. Baita Agertxopirata proiektuaren inguruan ere. Agerren gurasoen testigantzak ere jaso ditu eta haren indarrarekin, laguntzen eta ekimen solidarioekin aurrera jarraitzen du berrituarrak, dirua lortzen. Baina berak dioen bezala, «dirua ez da guztia». «Norbaitek bere herrian zerbait antolatzen bada, proiektua ezagutu, eta boluntario bezala laguntzea lortzen badut, nahiko da niretzat».
Azkoitiko hitzorduan, esaterako, Marea Urdinako kideak izango ditu bidelagun, besteak beste. «Bidea elkarrekin errazagoa» delako, elkartasunak ere mundu honetan lekua duela erakutsi nahi dute Txaka eta Helmugak proiektuko kideek eta, beraien berri jakiteko Baztartxo antzokira gerturatzeko deia luzatzen dute, 'Txaka' berak gidatuko du Agertxopirata eta horren inguruan egindako dokumentalaren inguruko saioa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.