Afrikar jai koloretsua egingo da larunbatean, Azkoitiko plaza nagusian

Afrikar jantzi erakusketa egingo dute arratsaldean. / SUDUPE
Afrikar jantzi erakusketa egingo dute arratsaldean. / SUDUPE

Renndo Elkartu Afrikar jaia ospatuko da herrian, Fulbe Pulaar Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatuta

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Larunbatean, Renndo Elkartu Afrikar jaia ospatuko da plazan, Fulbe Pulaar Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatuta.

Goizeko 10:00etan hasi eta iluntzeko 20:00etara bitarteko jai koloretsua da antolatu dutena. Bertan, Afrikako musika, dantza, gastronomia eta abar eskainiko dira.

Bide batez, elkar ezagutu eta Afrikatik etorritako kultura eta pertsonekin harremana egiteko aukera eskainiko da.

Goizeko 10:00etan, herriko plazan hasiko da festa eta lehen bazkaria prestatzen hasiko dira. Goizeko 11:00etan, jaia aurkeztuko dute herritarrentzako poesia emanaldi batez lagundurik.

Eguerdian, 12:00etan, lau eta zazpi urte bitarteko haurrentzako jokoak eta jolasak egingo dituzte eta 14:00etan, aurrez izena emandakoek bazkaria egingo dute.

Bazkarirako izena emateko epea gaur itxiko da. Izena emateko, 602 364 041 telefono zenbakira deitu behar da edota fulbeazkoitia@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da. Plazak mugatuak izango dira.

Festak arratsaldean ere

Bazkalostean, festak arratsaldean jarraituko du. Horrela, 17:00etan, 'Bostetako tea' eskainiko dute nahi eta bertara hurbiltzen diren guztientzat eta, ondoren, afrikar jantzi koloretsuen erakusketa egingo dute plazan.

Arratsaldeko 18:00etan, afrikar dantzek eta danborren sinuak bete eta alaituko dute herriko plaza 20:00etara arte, orduan amaituko baita festa.

Gainera, adierazi dutenez, egun osoan hainbat gauza ezberdin eta musika afrikarra izango dira enparantza nagusian.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos