Abendura bitarteko ikuskizunak aurkeztu ditu Kultura sailak
Oscar Terolen 'Mundos Para Lelos' eta Tributo a Mecano emanaldiak izango dira hilabete honetan
Azkoitiako Udaleko Kultura sailak urritik abendura arteko ikuskizunak aurkeztu ditu. Antzerkiaz, musikaz edota dantzaz gozatzeko aukera izango da Baztartxo Antzokian. Guztira, aditzer eman dutenez urriaren 8tik abenduaren 22ra zazpi ikuskizun taularatuko dira.
Publicidad
Hil honetan, Oscar Terolen 'Mundos Para Lelos' ikusteko aukera egongo da hilaren 8an. Ikuskizun honetan, Oscar Terolek pertsona guztiontzat ulertezina den mundu baten errealitatea erakusten du. Helburu bakartzat egunaren amaierara iritsi ahal izatea azpimarratuz, besteen begirada eta kritiken aurrean ahalik eta oharkabeen igaroz, gure tonto tonto ezkutatuz une oro, egunaren edozein unetan ager daitekeena, guri bizia hondatzeko. Terolek altxor handia erakutsiko digu: ez dago ez bizkorrik, ez adimendunik denbora osoan, denok ezkutatzen ditugu miseriak eta gurutzegramak dira gure barnean konpontzen direnak. Kontua da elkar errespetatzea eta manta kolektibotik ez tira egitea, tontakeria guztiak agerian geratuko ginatekeelako.
Urriko beste hitzordua, Tributo a Mecano ikuskizuna izango da
Azaroan, antzerkiaren ordua izango da. Txalok ekoiztu duen Sagastitarrak antzezlana taularatuko da. Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri dira aktoreak. Azaroaren 12an, gaztetxeoentzat Munduari Itzulia 80 Egunetan ikuskizunaren tartea izango da eta azaroaren 19an, ikuskizuna eskainiko dute Sahatsa Dantza Taldeak, Musika Bandak eta Iraurgi abesbatzak elkarrekin.
Abenduaren 3an, Sonakay flamenko taldea izango da Azkoitian eta abenduaren 10ean, Un Poco Loco ikuskizun musikala.
Sarrerak aurrez erosi ahalko dira www.azkoitia.eus/agenda edota www.entradium.com atarietan. Ekitaldiak gerturatzen doazen heinean jarriko dira sarrerak salgai interneten
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión