Borrar

Azkoitia

2025eko Bilboko Mendi Film jaialdiko filmak emango dituzte gaur Baztartxo antzokian

Anaitasuna mendi bazkunak, bestalde, Karakate eta Irukutzetara irteera ere antolatu du larunbaterako

E. A.

Azkoitia.

Jueves, 3 de abril 2025, 20:49

Baztartxo antzokiak 2025eko Bilboko Mendi Film jaialdian eskainitako filmen proiek-zioa hartuko du gaur, ostirala, 19:00etatik aurrera.

Mendia izango dute ardatz ikus-entzunezkoek, eta guztira, lau film labur eskainiko dituzte : Connecting Tre Cime, Jamie, Haize lerroak eta Nupstse, I' inaccessible absolu.

Ordu eta erdiko iraupena izango du emanaldiak. Sarrerak bost euroan eskura daitezke, aurrez Entradium atarian, eta egunean bertan, antzokiko leihatilan. Ez da Anaitasuna mendi bazkunak astebururako antolatu duen ekitaldi bakarra. Izan ere, bihar, zapatuan, Karakate eta Irukurutzeta mendietara ibilaldia egingo dute herriko mendizaleek; 'Gure Txokuk Ezautzen' egitasmoaren barruko bigarren irteera izango da. Elgoibarrera 07:45eko lineako autobusean joango dira- Julio Urkixo etorbideko geralekuan hartuta-. Itzulera, berriz, oinez egingo dute. Guztira, 18 kilometro eta 900 metro positiboko desnibela du ibilbideak, Elgoibar, Karakate, Kurutzebakar, Irukuru-tzeta eta Azkoitia lotuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 2025eko Bilboko Mendi Film jaialdiko filmak emango dituzte gaur Baztartxo antzokian