2019ko Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa martxan

Azkoitiarrak eskuz eta paleta gomazko lehiaketetan arituko dira maiatzetik aurrera

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZKOITIA.

2019ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa martxan dago. Zozketaren bidez erabaki dira kanporaketak; 19 herri lehiatuko dira eskuz, 16 paleta gomaz, 8 pala motzez eta larruzko paletaz, eta 4 zesta puntaz.

Azkoitiko ordezkariek eskuz eta paleta gomazko lehiaketetan hartuko dute parte. Maiatzaren 5eko asteburuan hasiko da txapelketa, eskuko lehiarekin, eta gainontzeko espezialitateak maia-tzaren 12ko jardunaldian abiatuko dira.

Eskuzko pilotako lehiaketari dagokionez, Azkoitia maiatzaren 19ean hasiko da Amasa eta Andoain arteko irabazlearen aurka eta dena ondo joanez gero, finalak ekainaren 29an izango lituzke Atano III pilotalekuan.

Paleta gomazko lehiaketan, azkoitiarrek maiatzak 12an ekingo diote final zortzirenetan Mutrikuren aurka eta finalak ekainaaren 23an izango lirateke.