Azken unean sartutako golak puntu bat eman dio Keta Babyautori

Iñigo Rodríguez. Gazteak berdinketaren gola lortu zuen. /  AMAXKAR
Iñigo Rodríguez. Gazteak berdinketaren gola lortu zuen. / AMAXKAR

Mondragon jaso zuten Mendibeltzen eta bi aldiz atzetik joan ziren; aretoko gazteek garaipena lortu zuten

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Azken uneraino borrokatzeak fruituak ematen ditu eta igandean Mendibeltzen Iñigo Rodríguez gaztearen golak binako berdinketa suposatu zuen eta puntu bat gehiago batzea.

Bi aldiz joan ziren atzetik etxekoak, falta batetik etorri zen Mondragonen lehen gola eta berdinketa Ander Lazkanok sartu zuen penalti jaurtiketa batekin. Hamaika metrotatik berriro aurreratu ziren bisitariak, baina 87. minutuan etorriko zen Iñigoren gola.

Beste aldetik, areto futboleko gazteak etxetik urrun hobeto molda- tzen dira eta garaipena lortu zuten Aloña Mendiren aurka Oñatin, 4-6 emaitzarekin. Nortasuna eta futbolean badakitela erakutsi zuten getariarrek. 3-0 emaitza hasiera txar baten ondorioz izan zuten eta Andoni Pérez-en lesioa etorri zen jarraian. Lehen zatia amaitu aurretik bi gol egin eta partidan sartu ziren. Bigarrenean nagusi, 1-4 partzialarekin. Golegilea Unai Lorenzo, 3, eta bana Oihan Larrañaga, Igotz Irigoien eta Gorka Azpeitia.

 

Fotos

Vídeos