Auzo arteko herri kirol lehiaketa bihar eguerdian Aian, Gazte Egunaren barne

Aiako auzoetako gazteak arituko dira herri kiroletako lehian. / DV
Aiako auzoetako gazteak arituko dira herri kiroletako lehian. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIA.

San Donato eta San Lorentzo jaiak gainean ditugun honetan, bihar, larunbata, Gazte Eguna ospatuko da Aian. Egitarauari hasiera emateko, goizeko 11:30etik aurrera, auzo arteko herri kirol lehiaketa iragartzen da, sei talderen artean: Andatza, Santio Erreka-Arrutiegia, Urdaneta-Elkano, Etxetaballa, Aia kaskoa eta Australia Team. Beraz, emoziorik ez da faltako, auzo bakoitzeko ordezkariak bere onena ematen garaipenaren bila.

Talde irabazleak 300 euroko saria jasoko du.

Ondoren, arratsaldeko 14:30ean, paella lehiaketa herrikoia izango da. Paellak ordu horretarako eginda eta entregatuta egon beharko du. Bazkaltzeko sarrera 10 eurokoa izango da, eguneko kamiseta opari.

Egitarauak arratsaldeko 18:30ean jarraituko du Elektrotxuflaren musika ibiltariarekin eta, eguna bukatzeko, gaueko 23:00etan hasita, kontzertu bikaina hiru talderekin: Ze Esatek, Skasti eta Bad Sound System.

Beraz, bihar hasi eta abuztuaren 10a bitartean, jai giroa nagusi Aian. Bihar, igandea, goizeko 9:30etik 11:00etara, Aiako bolo txapelketa jokatuko da federatuentzat eta herritarrentzat

Arratsaldeko 16:30ean hasita berriz, pala txapelketaren finalak jokatuko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos