Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Autonomia pertsonala hobetzeko prestakuntza antolatu da

J.M. ZUBIAURRE

GETARIA.

Domingo, 8 de abril 2018, 00:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Etxeko ekonomiaren autogestioa baliabide informatikoen bidez' izenburupean, autonomia pertsonala hobetzeko prestakuntza formazioa antolatu da Getarian.

55 urtetik gorako pertsonei (jubilatuak eta pentsionistak) eta 30 urtetik gorako prestakuntza gutxi duten pertsonei zuzendua dago eta talde hauek lehentasuna izango dute, hala ere, interesa duen edozein herritarrak parte hartu dezake.

20 orduko ikastaroa izango da eta doan. Ikasle kopuruari dagokionez, taldea gehienez 15 lagunekoa izango dela jakitera eman dute. Izen-ematea zabalik dago hilaren 16ra arte eta udal bulegoetan egin daiteke. Ikastaro egunak hauek dira: hilak 24, 26 eta 30, maiatzak 3, 8, 10, 15 eta 17 (17:30-20:00 ordutegiarekin).

Helburuak

Formakuntza honen helburuak hauek izango dira: erabilera errazeko sistema informatikoak erabiltzen ikastea hileko aurrekontua bideratzeko eta etxeko familia ekonomiaren kontrol zehatza egiteko; ordenagailuaren laguntzarekin Errentaren aitorpena egitea; ordenagailuaren laguntzarekin auzo-elkarte bateko kontabilitatea gestionatzea eta 'online' bankua erabiltzen ikastea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios