Autobus zerbitzu bereziak Aste Nagusirako

AINARA MARTÍNZESTOA.

Donostiako Aste Nagusia dela eta, Lurraldebusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu gaurtik hurrengo larunbatera arte. Zerbitzua Donostia eta Azkoitiaren artekoa izango da, bi noranzkoetan. Donostiako noranzkoan 00:10an igaroko da autobusa Zestoatik, aurkako nornazkoan autobusa 1:05ean irtengo da Donostiatik. Bestalde, askatasunaren Hiribideko geltokia Zubieta Kaleko 50. Zenbakian izango da 21:30etatik aurrera.

Barreren muntaketa

Festetarako prestakuntzak hasiak dira, jada zezen-plaza osatuko duten barrerak jartzen hasiak baitira. Aurten aldaketa bat egin diete Foru Plaza 2 zenbakiko etxearen aurreko barrerei irisgarritasun arazoak direla eta. Bertara sartzeko tartea zabalik egongo da zezenketak daudenean izan ezik.