Autobus zerbitzu berezia bihar jaiak direla eta

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIZARNAZABAL.

Aizarnazabaleko jaien ospakizuna dela eta, bihar gauean Zumaia eta Zestoatik autobus zerbitzu bereziak izango dira. Zumaiatik tren geltokia edo Patxita Etxezarretatik aterako da gaueko 23:00etan eta itzulera, Aizarnazabaldik 04:30ean aurrikusia dago. Zestoatik berriz, gaueko 23:30etan izango da Aizarnazabalerako irteera eta itzulera, 04:00etan. Indarrean dagoen gaueko tarifa kobratuko dela jakinarazten dute autobus zerbitzua ematen dutenek.