Auto klasikoak ikusteko aukera izango da bihar

Guztira 80 taldek hartuko dute parte Klasikoen Rallyan. /  D.A.
Guztira 80 taldek hartuko dute parte Klasikoen Rallyan. / D.A.

Egun guztian Gipuzkoan barrena ibili ostean geldialdia egingo dute Zestoan 19:00etan

AINARA MARTÍNZESTOA.

Bihar Azpeitiako XVI. Klasikoen rallya izango da, Zestoatik igaroko dena. Aurtengoan ere, Maykel del Cid omenduko dute. Escuderia Lagun arteak antolatzen zituen lasterketa guztien zuzendariaria izan zen Maykel, 2015 urtearen amaieran zendu zen.

25 urte baino gehiago dituzten auto klasikoak ikusi ahal izango dira bihar. Izena eman duen autorik zaharrena 1961. urteko Renault Rodeo bat da, Jexux Lizaso eta Jose Lizaso 'Xabale'-l gidatuko dutena. Guztira ia 80 taldek hartuko dute parte. Rally hauetan erregulartasuna da baloratzen dena, ez autoen abiadura (gehienez ere 50 kilmetro orduko abiaduran joan daitezke). Hau da, gidarien eta kopilotoen abilezia da garrantzitsuena. Kontutan hartu behar da errepidea ez dela mozten horrelako frogetan eta ezusteko asko izaten dituztela. Antolatzaileek ahal den moduan parte hartzaileei lasterketa errazteko eskatu dute.

Goizeko 11:00etan irtengo dira autoak Azpeitiatik. Herri eta toki ezberdinetatik igaro ostean (Urraki, Altzo, Abaltzizketa, Zerain, Barbari, etb.) geldialdia egingo dute Gabiriako Korta jatetxean bazkaltzeko. Bazkalostean Matxinbenta, Errezil, Bidania-Goiatz eta Andazarratetik igaroko dira Aiako plazan geldialdia egin aurretik. Ondoren, Andatzadako zatia egin eta Zestoako plazara iritsiko dira 19:00k aldera. Zestoan deskantsatzeko geldialdi bat egingo dute eta Endoiatik Madarixara joko dute, 20:10ak aldera Azpeitian amaitzeko. Bertan sari banaketa izango da.