Borrar
Jubenil taldea sendo dabil aurtengoan. K.A.
Aukera ona galdu zuen Zestoa FT-ak zulotik urruntzeko

Aukera ona galdu zuen Zestoa FT-ak zulotik urruntzeko

Jubenil mailako mutilak lidergoari eutsi diote sendo

K. ARRIZABALAGA

ZESTOA.

Martes, 12 de diciembre 2017, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oso puntu gutxik erabakitzen dute beheko postuetan egon edo goiko aldera jotzea, izan ere sei puntuko aldea dago azken hirugarren sailkaturik dagoen Zestoako taldearen edo bosgarrenaen artean. Aurrez esan genuen bezala puntu garrantzitsuak zeuden jokoan pasa den asteko norgehiagokan, batik bat Zestoako taldea hobekuntza nabarmena ari zelako erakusten azken jardunaldietan.

Hala ere garaipena ez zen posible izan eta amore eman behar izan zuen Soraluzeren aurka, 1-0. Orain, hurrengo norgehiagoka azken sailkatuaren aurka jokatuko du; baina maila honetan ez dago etsai txikirik.

Oso bestelakoak dira jubenilen kontuak. Hauek, etxetik kanpo Elgoibarren lortu berri duten azken garaipenari esker (2-4) lidergoan kokatzea lortu dute. Kadete mutilek ere emaitza baikorra izan dute aste honetan, 3 eta 1 irabaziz Martuteneri.

Emakumeei dagokionez, kadeteek igoera faseko lehenengo partida galdu egin zuten, 1-0, Zarau-tzen, eta infantil taldeak berdindu egin zuen etxean Ikasberriren aurka, 1-1.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios