Borrar
Txupinazo mundiala izan zen atzo Aian, sorpresa eta guzti. Jendetza bildu zen San Donato eta San Lorentzo jaien hasierako ekitaldietan.

Ver 40 fotos

Txupinazo mundiala izan zen atzo Aian, sorpresa eta guzti. Jendetza bildu zen San Donato eta San Lorentzo jaien hasierako ekitaldietan. ARGAZKIAK GORKA ESTRADA

Aia

Atzoko jai hasiera ondoren, datozen lau egunetako egitaraua bete-beterik dator

Gaurko egitarauan, besteak beste, meza nagusia, pilota txapelketaren finalak, musa, bertso jaialdia ...

Asteazkena, 6 abuztua 2025

Comenta

Txupinazoarekin zabaldu ziren atzo arratsaldean Aian, San Donato eta San Lorentzo jaiak , iganderarte etenik izango ez duten festak. Datozen lau egunetako egitaraua bete-beterik dator eta aiarrak eta bertara hurbiltzen direnek, ekitaldi ugari aurkituko dituzte. Jaiak antolatzen ibili den taldeak lan bikaina egin du eta eskertzen da prestatutako egitaraua.

Esan bezala, atzoko txupinazoarekin, ondorengo kalejira buruhandi eta trikitilariekin herriko kaleetan zehar eta Izer eta Alabier trikitilariek girotutako herri-afariarekin zabaldu ziren San Donato eta San Lorentzoak.

Gaurko egunerako, gaueko bertso jaialdia, 22:30ean probalekuan, goraipatu behar, bost bertsolari ezagunen partaidetzarekin: Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Iban Urdangarin, Andoni Egaña eta Alaia Martin, jai jartze lanetan Amaia Agirre arituko delarik. Bertso-jaialdiak eta ondorengo Bide Batez taldearen erromeriarekin itxiko da San Donato eta San Lorentzo jaien bigarren egun honetako egitaraua.

Gogoratu, goiz eta arratsaldean ere badirela ekitaldiak. Goizeko 11:00etan meza nagusia izango da eta ondoren landare estanpazio tailerra. Era berean, eguerdiko 12:00etan, pilota txapelketaren finalak jokatuko dira; arratsaldeko 15:30ean mus txapelketa eta 17:00tan, dantza suelto txapelketa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Atzoko jai hasiera ondoren, datozen lau egunetako egitaraua bete-beterik dator