Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Asteburuko futbol partidu gehienak etxean jokatuko dira

A. MARTÍN

ZESTOA.

Viernes, 27 de septiembre 2019, 01:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Partidu ugari jokatuko dituzte herriko taldeek asteburu honetan, gehiengoa Iraetan izango direlarik.

Bihar goizean bi partidu jokatuko dira Iraetan, lehenengo 10:00etan kadete neskek Amaikak bat taldearen aurka jokatuko dute eta ondoren 11:45ean kadete mutilek Zumaiakoren aurka. Egun berean, arratsaldeko 15:45ean erregional mailako mutilen taldeak Urki taldea hartuko du etxean.

Larunbatean etxetik kanpo bi partidu jokatuko dira. Alde batetik, gorengo mailako nesken taldeak Oñatiko Azkoagain futbol zelaian jokatuko du eguerdiko 13:00etan Leintz A. Aloña taldearen aurka. Bestaldetik, arratsaldeko 16:00etan mutilen juvenil taldeak Eibartarraken aurka jokatuko du Unbe sup-en (Eibar).

Igandean ere izango dira partiduak Iraetan. Honela, infantilek partidu 'amistosoak' jokatuko dituzte. Mutilen taldeak iIkasberri izango du aurkari 10:00etan eta neskenak berriz, Lagun Onak 11:45ean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios