Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Asteburu paregabea Itxas Gaineko piraguistentzat

Irati Osak Frantzian jokatuko den Maratoiko Europako Txapelketan parte hartuko du

El Diario Vasco

ZUMAIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 24 de julio 2019, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteburuan, Gaztela eta Leongo lurraldeetan izan dira Itxas Gaineko kirolariak eta emaitza paregabeak lortu dituzte. Larunbatean, Valladoliden izan dira XXI. Nazioarteko Estropadan. Bertan, k-4 modalitatean parte hartu dute guztiek eta domina ugari eskuratzea lortu dute. Guztira, Itxas Gaineko 19 kirolarik hartu dute parte, hauen artean, Sara Rezola eta Leire Sanchezek Euskal selekzioarekin, bosgarren postuan amaituz. Irati Osak, berriz, Espainiako selekzioarekin, urrezko domina eskuratu du.

Igandean, berriz, Sanabriako LVII. Nazioarteko Estropadan hartu zuten parte. Bertan, k-4 modalitateaz gain, k-1 eta k-2an lehiatzeko aukera ere izan dute kirolariek, hemen ere domina ugari eskuratuz. «Taldekide guztien lan bikainari esker, Itxas Gain kluba, taldekako sailkapenean laugarren postuan kokatu da, Espainiako talde indartsuenekin lehian», azaldu dute Zumaiko piraguismoko klubatik.

Asteburu paregabearen ondoren, Irati Osa Frantziarantz abiatu da Españako selekzioarekin, Decizr herrian ospatuko den Maratoiko Europako Txapelketan parte hartzera. Bere partaidetza uztailaren 26an izango da, 23 kilometro inguru burutu beharko ditu, nesken 23 azpiko mailan, k-1 modalitatean. «Urte osoan egindako lan bikainari esker, Iratik Europako kirolari onenekin lehiatzeko aukera izango du».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios