Asteburu honetako partida gehienak bihar jokatuko dira

Herriko taldeek bihar etxean jokatuko dute. /  A.M.
Herriko taldeek bihar etxean jokatuko dute. / A.M.

Kadete mailako neskek igandean Tolosan izango dute norgehiagoka

A.M.ZESTOA.

Aste honetan jokatuko diren sei futbol partiduetatik bost bihar jokatuko dira. Lehenengo partida gorengo mailako neskena izango da, 11:00etan hartuko dute etxean Intxurre taldea. Ondoren, infantil mutilek 'amistosoa' jokatuko dute 12:45ean.

Arratsaldean berriz, 16:00etan mutil jubenilek Ikasberri A-ren aurka jokatuko dute futbol zelai berean. Erregional mailako mutilen taldeak Oñatin eguerdiko 15:30ean jokatuko du Aloña Mendi taldearen aurka.

Igandean kadete mailako nesken taldeak Tolosako Usabal zelaian jokatuko du goizeko 10:00etan.