Asteburu ezin hobea Orio Arraunketa Elkartearentzat

Harrera. Igande arratsaldean, arraunlari gazteak, mutilen bi traineruak eta neskak udaletxe aurrean, eta Leandro Salvagno-ri ongietorria./
Harrera. Igande arratsaldean, arraunlari gazteak, mutilen bi traineruak eta neskak udaletxe aurrean, eta Leandro Salvagno-ri ongietorria.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Asteburu ezin hobea Orio Arraunketa Elkartearentzat, guztira zazpi Banderarekin. Emakumeek bi garaipen berri eskuratu zituzten, larunbatean Ondarroan eta igande eguerdian Hondarribian. Guztira 12 estropada ospatu dira eta Santi Zabaletak entrenatzen dituen neskek hamaika Bandera eskuratu dituzte. Izugarria, baina, dioten bezala, «oraindik Zarautz eta Kontxa geratzen dira eta berdin jarraitu behar dugu».

Gizonezko lehen traineruari ere ez zitzaion gaizki joan. Larunbatean laugarren amaitu zuten Ondarroan, baina igandean Hondarribiako Bandera lortu zuten, sailkapeneko lidertza sendotuz.

Alexander Esteban eta Anjel Ostolazaren bigarren traineruak ere larunbatean Hondarribiako Arrauntzaleen Kofradia Bandera ekarri zuen etxera, hauek ere sailkapeneko lider ditugularik.

Asteburukoa osazeko, gaztetxoek, bateletan, hiru Bandera lortu zituzten Pontejos-eko XV. San Pantaleon Banderak. Era berean, Leandro Salvagno uruguaiarra garaiz iritxi zen Oriora, Liman (Perun), Panamerikar Jokuetan urrezko domina lortu ondoren. Igande arratsaldean herritarrek emandako harrera benetan ederra izan zen. Zaletuak ederki disfrutatzen ari dira.