Asteburu bikaina lau banderekin Oriorentzat

Lau bandera. Arraunlariak igande arratsaldean herrira sartzen asteburuan lorturiko lau banderekin, eta udaletxe aurrean senior mailako Orio A.E.-ko familia. /  JOXEJU OLASAGASTI
Lau bandera. Arraunlariak igande arratsaldean herrira sartzen asteburuan lorturiko lau banderekin, eta udaletxe aurrean senior mailako Orio A.E.-ko familia. / JOXEJU OLASAGASTI

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Arraunzaleek gozatu ederra hartu dute asteburuan Orio Arraun Elkarteko traineruen emaitzekin. Larunbatean bi bandera lortu zituzten, Kontxako badian emakume zein gizonezkoek lehen postua lortu ostean. Igandean ere beste bi bandera eskuratu zituzten; emakumeek Castroko erlojupean, eta ARC2 mailako untziak, bi egunetan bigarren eginik, Portugaleteko bandera irabazi zuen. Lehen trainerua, igande eguerdian Castron, hirugarren sailkatu zen Zierbena eta Urdaibairen atzetik, baina sailkapeneko lehen postua mantentzen du, emakumeek eta ARC2-ko untziak bezalaxe. Igande arratsaldean herritarrek eskaini zieten harrera bikaina izan zen.