Asteartean, festetako paella lehiaketarako bilera

Beharrezkoa da parte hartu nahi duten taldeak bilerara agertzea

AINARA MARTÍNZESTOA.

Urtero bezala, aurtengo festetan ere paella lehiaketa eta bazkaria gauzatuko dira koadrila egunean. Uztailaren amaierara iristen ari garen bezala, festetarako prestakuntzak hasiak dira jada. Asteartean, 19:00etan festa batzordea eta 19:30 paella lehiaketari buruzko bilera gauzatuko dira kultur etxean.

Beharrezkoa da parte hartu nahi duten taldeak bilerara agertzea, agertu ezean ezin izango dute parte hartu.

Agirre, pilota txapelketan

Astearte, asteazke eta ostegunean Moitan (Portugal) gauzatuko den Europako Pilota Txapelketan hartuko du parte Naroa Agirre arroarrak. Lehiaketa hau Esku Pilota Konfederazio Internazionalak (CIJB) antolatu du. Naroak Euskal Selekzioarekin jokatuko du bertan, guztira 15 pertsonak osatuko dute taldea.