Asisko Urmenetaren 'Eusklabo Alaiak' komiki liburuaren aurkezpena ostegunean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Asisko Urmenetaren 'Eusklabo Alaiak' komiki liburuaren aurkezpena antolatu da ostegunean, arratsaldeko 18:00ean Salatxo aretoan. Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965), komikilaria, hainbatetan nazioartean saritua izan da, besteak beste Kuban, Australian...

Joan den urteko urrian Euskal Herriko Lehenengo Sormen-Saria irabazi zuen, «artista plastiko modura duen kalitateagatik, euskararekin duen engaiamenduagatik eta kultur eragile modura egindako lanagatik».

'Eusklabo alaiak' bakarrizketa ilustratuan, Asiskok kuestionatu egiten du hainbat ustelkeria, umorea, marrazkia eta duda metodikoa lagun. Sarrera doakoa izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos