Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Artisautza Azoka. Aurtengoa 26. edizioa izango da. DV
Artisau azoka, bihar  goizean herriko plazan

Artisau azoka, bihar goizean herriko plazan

26. edizioa izango den honetan artisautzako gauza askoren eskaintza zabala izango da

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Sábado, 4 de mayo 2019, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Orioko Udalak Orioko Artisautza Azokaren edizio berri bat antolatu du biharko, igandea, maiatzak 5. Aurtengoa azokaren 26. edizioa izango da.

Igandeko artisautza-azoka goizez izango da zabalik, 10:30etik 14:30era, eta era askotako artisautza-lanak erakutsi eta salduko dira bertan: bitxiak, senda-belarrak, eztia, zeramika, zurezko tailak, arropak, euskal produktuak, xaboiak, ukenduak, gozogintzako produktuak...

Artisauen postuak Herriko Plazan kokatuko dira eta giro aparta izango dela espero da. Euririk ez dago iragarrita iganderako eta batek baino gehiagok aprobetxatuko du egun horretan gauza bereziak eta kutixiak erosteko, opariren bat egiteko etab.

Udaberriaren etorrerarekin

Urtero egin ohi da Orioko Artisautza Azoka udaberriaren etorrerarekin, aurtengoa 26. edizioa izanik. Hogei artisau inguru izaten dira herriko plazan, bakoitzaren lana erakutsiaz eta ekoiztutakoa saltzen. Modu honetako ekimenak bultzatzea egokia da artisau lana ez dadin bukatu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios