Arraunetxeko pantalanak berritu ditu Udalak, segurtasuna hobetzeko

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Udalak Arraunetxeko pantalanak berritu ditu egun hauetan. Lehengo pantalanek hogei urtetik gora zituzten eta gainazaleko zura oso hondatuta zegoen dagoeneko. Berritze lanen helburua irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea izan da.

Pantalanetan jarri den gainazal berria ez da zurezkoa, baizik eta material polimero batekin egindakoa eta, beraz, ez da hezetasunarekin usteltzen.

Pantalanari tratamendu berezi bat eman zaio gainetik, ez labaintzeko.

Pantalanak Amilibia ontziolak berritu ditu eta, guztira, 12.000 euroko kostua izan du Arraunetxeko berritze lanak (BEZa barne).