Arraun denboraldia amaitzeko azken bi estropadak, Bermeo eta Portugaleten

Igandean oso estropada ederra egin zuten oriotarrek Donostian./
Igandean oso estropada ederra egin zuten oriotarrek Donostian.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Denboraldiko azken bi estropadak Orio Arraun Elkartearen-tzat, gaur arratsaldean Bermeon eta bihar eguerdian Portugaleteko El Corte Ingles Bandera jokuan, biak Ligako azken estropadak eta aldi berean play off-etako baliagarriak. Oriotarrak sailkapen orokorrean laugaren amaitu dute, 155 punturekin, nahi baina atzerago. Aurretik, 169 punturekin Zierbena; Hondarribia 175ekin eta irabazle Urdaibai 190 punturekin. Eta hain zuzen, Bermeon izanik gaur arratsaldeko estropada ez da batere erraza egongo garaipena, seguruenik garesti egongo da. Dena den, Jon Salsamendiren mutilek joan den igandean Donostian ederki erakutsi zuten onenen parean daudela. Beraz, urte gogor baten ondoren, astelehenetik aurrera merezitako atsedena hartuko dute. Ea gaur eta bihar sentsazio onekin amaitzen, merezitako oporrak hartu aurretik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos