Arrantzale Zaharren Elkarteak bidaia egingo du Iratxera

Iratxeko monasterioa./
Iratxeko monasterioa.

J.M. ZUBIAURRE GETARIA.

Arrantzale Zaharren Elkarteak, Jubilatu eta Pensionisten Etxeak, Iratxera bidaia antolatu du datorren azaroaren 22rako, osteguna. Getariatik, frontoi aurreko autobus geltokitik 9:00etan abiatu eta egun pasa egiteko asmoa dute. Bidean doazela egingo dute hamaiketakoa etenaldi bat eginaz, eta ondoren goiz buelta bat egiteko aukera izango da, Los Arcos-era. 14:30ak inguruan hasiko dira bazkaltzen Iratxe Jatetxean. Arratsaldean zehar bingoa, dantza eta bestelako aisialdirako ekintzak antolatu dituzte. Iluntzeko 19:00etan hartuko dute itzulerako autobusa Getariara bueltatzeko.

Irteera honetan parte hartu ahal izateko, izena emateko epea bezperan, azaroaren 21ean amaituko da. Joan nahi dutenek 42 euro ordaindu beharko dituzte Laboral Kutxan irekita dagoen kontuan (Bidaia Kontua).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos