Hilik azaldu ziren aingirak. J.A.

Arrain eta aingira ugari hilik agertu ziren larunbatean Arkaitzerrekan

URA-k eta Udalak laginak hartu zituzten isuriaren jatorria zein izan den jakiteko

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Miércoles, 13 de mayo 2020, 00:24

Arkaitzerreka errekan arrainak eta aingirak hilda agertu ziren pasa den larunbatean. Bizilagun batek arrain hilak antzemandakoan berehala eman zien abisua larrialdi zerbitzuei eta Usurbilgo udaltzainei. Abisua jasotakoan, URA Euskal Agentziako zonaldeko ikuskaria errekara gerturatu zen larunbat eguerdian, errekan egoera anomaloa zegoela egiaztatu, eta laginak hartzeko. Analisien emaitzarik ez dago oraindik arrainen heriotza zerk eragin duen zehazteko. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kide batek ere hainbat arrain eta ur laginak hartu eta eraman zituen, laborategian aztertzeko asmoz.

Publicidad

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) igandean argitara eman zuen oharrean, berriz, Zubietako Gipuzkoako Ingurumen Guneko plantetatik gertu dagoen erreka horretan gertatutako ustezko isurketaren inguruan, gune hauek ez dutela inongo ubideetara isurtzen aipatzen da. «Azpiegitura horietan zirkuitu zirkulazio itxi batean zirkulatzen du urak, arazketa sistema propioekin, isurketak kanpora egin gabe. Errekara isurtzen duen inguruneko instalazio bakarra euri urezko depositua da, bildutako euri urak gainezka egiten duenean».

Udala ere laginak aztertzen

Agurtzane Solaberrieta alkatearen esanetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Flora eta Faunako arduradunarekin hitz egin zuten, eta bertan izan zirela esan zieten. Igandean han izan ziren alkatea eta Ingurumen zinegotzia. Zubietako berezitasunak kontuan hartuta, errekatxo hori, berez, Donostiako lur eremuan dago, eta Usurbilen azken metroak egiten ditu, Oria ibaira iritsi aurretik. Udalak, bere aldetik, laginak hartu zituen han, Usurbilgo udalerriari dagokion zatian, laborategira eraman eta ikertzeko eta isuriaren jatorria zein izan den argitzeko heburuarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad