Aritz Lizarralde eta Nerea Mujika, nagusi San Silvestrean

Boskotea. Aurretik ibili zen boskotea, azkenean arraunlaria, Aritz Lizarralde nagusitu zelarik./
Boskotea. Aurretik ibili zen boskotea, azkenean arraunlaria, Aritz Lizarralde nagusitu zelarik.

Joan den urtean ere beraiek irabazi zuten urte zaharretako lasterketa

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Orain urtebeteko garaile berdinak izan ditu Orioko aurtengo San Silvesre lasterketak, Aritz Lizarralde oriotarra gizonetan eta Nerea Mujika zarauztarra nesketan. Mutiletan gainera bigarrena ere berdina, Jokin Bellido, hirugarren Ibai Makazaga izan zelarik. Lehen bira txikia elkar egin zuten, baina bigarren itzulian arraunlariak aurrea hartu eta Ikastola pareko helmugara 4 segundutako abantailarekin iritxi zen. Aipatzekoa partaidetza, 300 korrikalari inguru eta giro bikaina, jendetza bildu zelarik lasterketa zuzenean ikustera. Aurretik haurren lasterketa korritu zen.