Aristi eta Zenekorta aurrera 22 azpikoetan

Erne. Aristi eta Zenekorta Kristobalen aholkuak entzuten. /  AMAXKAR
Erne. Aristi eta Zenekorta Kristobalen aholkuak entzuten. / AMAXKAR

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Salbatore Pilota Txapelketako partida interesgarria lehiatu zuten igandean, Sahatsaga pilotalekuan, herriko bi ordezkariak, Aristi eta Zenekortak, final zortzirenetan sartu ahal izateko. Euria egiten zuenez, partida herriko frontoitik kiroldegira eraman zuten antolatzaileek. Hernanitik etorritako bikote gogorra topatu zuten getariarrak eta 10 eta 6 aurretik egon arren, bisitariak 16na berdintzea lortu zuten. Baina, zorionez, hortik aurrera etxekoak aurrera egin zuten, garaipena lortuz (22-19).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos