Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Pako eta Gotzon. Mahai inguruko protagonistak izango dira gaur arratsaldean. GESK
Aristi eta Barandiaran idazleek euskarari  buruz galderak erantzungo dituzte gaur

Aristi eta Barandiaran idazleek euskarari buruz galderak erantzungo dituzte gaur

Getariako Eskubide Sozialen Kartak antolatu du eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da Alhondigan

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Miércoles, 21 de noviembre 2018, 00:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getariako Eskubide Sozialen Kartak antolatuta gaur arratsaldean mahai inguru bat egingo da. Bertan jorratuko den gaia 'Euskara bizirik estatu egiturarik gabe?' izango da eta 19etan egongo dira Alhondigan Pako Aristi eta Gotzon Barandiaran.

Getariako Eskubide Sozialen Karta erakundearen kideek mahai inguru hau antolatzean zera azaldu dute, «euskararen egoeraz hausnarketa kolektiboa egiteko asmoz egin dugu. Horretarako, bi idazle, bat gipuzkoarra eta bizkaitarra bestea, gonbidatu ditugu. Batak zein besteak oso irizpide kritikoak betidanik mantendu dituzte. Gaia nagusia izango da kartelean agertzen dena, 'Euskara bizirik estatu egiturarik gabe?', hau da, estatu egituren beharra hizkuntza bultzatzeko. Mikel Muñoa aurkezlea izango da eta mahai inguruan beste gai batzuk mahaigaineratuko ditu. Antolatzaileok pentsatzen dugu publikoarekin solasaldi interesgarria eta pizgarria sortuko dela».

Gotzon Barandiaran Larrabe- tzukoa da eta hiru liburu ditu kaleratuak. 'Arrakalak' eta 'Katamalo' izeneko biek poesia jorratzen dute, 'Katamalo' kasuan poesia eta musika uztartuz beste sortzaile batzuekin egina. Hirugarren liburua eleberria da eta 'Errotik' dauka izena. Gotzon Barandiaran sortzaile gaztea izan arren betidanik euskararekiko konpromiso handia mantendu du.

Pako Aristi idazle urrestildarra eta bere obra oso zabala da (80 titulu ditu). Era guztietako jeneroak jorratu ditu: umeentzako ipuinak, saiakera eta eleberria. Eskubide Sozialen Kartako kidebatek adierazi digunez, «pertsonalki hiru aipatuko nituzke, 'Gauza txikien liburua', 'Rosa itzuli da', eta 'Txabola terapeutikoa'. Bere iritziak beti azkarrak eta pizgarriak izaten dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios