Costa Urola
Aristerrazuko erromerietan nahiko aparkaleku izango da
Secciones
Servicios
Destacamos
Costa Urola
Aristerrazuko erromerietan nahiko aparkaleku izango daA. E.
AIA.
Sábado, 7 de junio 2025, 19:42
Udara gainean, denboraldia bukatzeko bi erromeri besterik ez dira gelditzen Andatza auzoko Aristerrazun, gaurkoa eta datorren igandekoa, ekainaren 15a. Gaurko erromeriari dagokionez, Imuntzo eta Beloki, Oilar Beltzak eta, Imanol, Iñaki eta Andoni trikitilariek osatuko dute arratsaldea, 18.00etatik 21.00etara.
Aurtengoan ere jendetza ibili da Aristerrazun eta aparkatzeko normalean izaten diren zailtasunak konpontzeko, Aiako Udalak akordioa lortu du Refractarios Arrillaga enpresako ordezkariekin, beraien instalazioetako aparkalekua erabili ahal izateko. Hitzarmena aste honetan sinatu dute, hemendik aurrera erromeria egunetan enpresako instalazioetan aparkatu ahal izateko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.