LED argiak jartzeko asmoa dago eta argiteria erregulatzeko sistema berria

Udalak 500.000 euroko inbertsioa egingo du argiteria publiko osoa aldatzeko

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Udalak argiteria publiko osoa berrituko du datozen bi urteotan, LED erako argiak jarrita Lan hori egiteko, Orioko Udalak 250.000 euroko diru-laguntza jasoko du IDAE-FEDER Europar funtsetatik.

Udalak 500.000 euroko inbertsioa egingo du argiteria publiko osoa aldatzeko eta, beraz, kopuru horren erdia jasoko du diru-laguntzetan.

LED erako argiak jartzeaz gain, argiteria erregulatzeko sistema berriak instalatuko dira eta horrek aurrezpen handia ekarriko du elektrizitate-kontsumoan. Behin instalazioa bukatuta dagoenean, kontsumoa %80 gutxituko da eta, ondorioz, Udalak aurreikusten du 55.000 euro aurreztuko dituela urtero elektrizitatean.

Udalak jaso duen diru-laguntzaren baldintzen arabera, 2019 eta 2020 artean bukatu beharko ditu argiteria berritzeko lanak. Urte berriarekin hasiko lirateke lanak, eta pixkanaka-pixkanaka herri guztiko argiteria aldatzen joango da.

 

Fotos

Vídeos