Apartamentu turistiko berriak ireki dituzte Sahatsaga kalean

Ahizpak. Oihana eta Ainhoa Iribar sarreraren aurrean./
Ahizpak. Oihana eta Ainhoa Iribar sarreraren aurrean.

Oihana eta Ainhoa Iribarrek hiru apartamentu zabaldu dituzte 6. zenbakian

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Ostiral honetatik aurrera Getarian apartamentu turistiko berriak zabaldu dira. Oihana eta Ainhoa Iribar dira proiektu berri honen atzean dauden emakumeak.

Sahatsaga kaleko 6. zenbakian, behealdean, hiru apartamentu ireki dituzte. Bidaiari eta familiei zuzendutako eskaintza berri bat da, hauetariko bi apartamentu 4 pertsonen-tzat prestatuak daude eta hirugarrenak sei jaso ditzake. Gainera azken hau mugikortasun gutxi duten pertsonentzat egokitua dago.

Apartamentu bakoitza erabat hornituta dago, logela, sukaldea, bainu gela, telebista, berogailua eta doako wifiarekin. Iribar ahizpak diotenez, «bizitzea, ametsak betetzen joatea da gure ustetan eta ibilbide honetan egingo dugun lorpena da Getaria Apartamentuak. Hasieran ezinezkotzat jotzen diren ideia horietatik jaiotako proiektua».

Getaria Apartamentuak urte osoan zabalik egongo da eta dagoeneko sareko plataforma guztietan aurki daiteke. Euren weborri propioa ere antolatzen ari dira eta laster zabalduko dute. Bi apartamentu txikienak 25 m2 dituzte eta handienak berriz 40 m2.

Oihana eta Ainhoak gainera bisitariari Getariako bizitza azaldu nahi die, bereziki itsasoari lotutakoa eta horren barruan herriko altxor handienetakoa den antxua. Horretarako Maisor Getariako artisau kontserbak, familiako enpresak, toki berezia izango du zalantzarik gabe. Maisor, Kantauri itsasoko antxoa-kontserbak egiten espezializatutako enpresa da, euren esanetan «produktuaren kalitatea lortzea dugu xede, antxoa-xerra garbiak, zapore eta ehundura berdingabekoak, baina betiere gure tradizioa oinarri hartuta».

Mugikor bat azaldu da

Huawei markako mugikor bat azaldu da Getariako kaleetan. Galdu duenak ondorengo telefono zenbakira dei dezake mobila berreskuratzeko, 647841549.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos