Antzuolak Ketak baino hobeto aprobetxatu zituen bere aukerak

Mikel Muguruza. Antzuolako jokalariari ihes egiten.
/J. M. AZPEITIA
Mikel Muguruza. Antzuolako jokalariari ihes egiten. / J. M. AZPEITIA

Babyautoko jokalariek partida ona egin arren Mendibeltzetik ihes egin zuten hiru puntuek

JUAN MARI ZUBIAURRE

Beti ez du gehien merezi duenak irabazten kirolean eta hori gertatu zen Mendibeltzen Keta Babyauto eta Antzuolako taldeen arteko norgehiagokan.

Aukera onak egin zituzten Iñaki Azpitarteren mutilek baina golak Antzuolak egin zituen, lehenengoa lehen zatia amaitzear zegoela eta bigarrena berdinketaren bila burubelarri zeudela getariarrak.

Sailkapenean egoera ez da larria baina datorren asteburuko partida oso garrantzitsua da, aurretik dagoen Zumaiakoren etxean jokatuko baitute Ketakoek, Urola Kostako derbia.

Areto futboleko gazte taldeak ere etxean galdu zuen, Summa Aldapeta taldearekin 3 eta 5. Ohian Larrañagak egin zituen getariarren hiru golak. Datorren jardunaldian garaipenera itzultzeko aukera Antiguoko Botaleku taldearen aurkako partidarekin.

 

Fotos

Vídeos