Antxua Egunean bildutako dirua aulki anfibio berriak erosteko erabiliko da

J.M. ZUBIAURRE GETARIA.

Gaur ospatuko den Antxua Eguna, Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradiak antolatzen du eta arratsaldeko dastaketan jasoko den dirua Malkorbe hondartzan ezintasun fisikoak dituzten pertsonei bainu egokitua ematera bideratuko da, aulki anfibio berriak erosteko.

Hori dela eta Felix Zubia, Gurutze Gorriaren Lehendakaria Urola Kostako bailaran, zera adierazi du idatzi baten bitartez eskertuz kofradiaren jarrera: «Eskerrak eman nahi dizkiet Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradiari, eta bertako Lehendakari den Emeterio Urrestiri. Maiatzaren 3an ospatuko den Antxua Eguna dela eta, bertan jasoko den dirua Getariako Malkorbe hondartzan ezintasun fisikoak dituzten pertsonei bainu egokitua ematera bideratuko da, aulki anfibio berriak erosteko aukera emango duelako. Horrela, ezindu hauek ere Getariako hondar-tzaz eta itsasoaz gozatzeko aukera izango dute, egun horretan Getariako herritarrek eta bisitariek emandako laguntzari esker».