Antxua Eguna datorren ostiralean ospatuko da

Antxua Eguna. Herriko frontoian antxua jaten jendetza biltzen da urtero egun honetan. / AMAXKAR
Antxua Eguna. Herriko frontoian antxua jaten jendetza biltzen da urtero egun honetan. / AMAXKAR

Elkano Arrantzale Kofradiak Kantauri itsasoko altxorra eskainiko du egitarau zabalarekin

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Antxua Eguna 2019 prest dago. Datorren ostiralean ospatuko da Elkano Arrantzale Kofradiaren eskutik. Eguerdiko 12:30ean ekingo zaio egitarauari Balenciaga Museoan egingo den harrerarekin. Bertan zilarrezko antxuaren aipamenak egingo dira; Gipuzkoako Arrantza Federazioa, Iñaki Zabaleta eta Alazne Uribarri.

Arratsaldean trikitilari, dantzari eta txistulariek emanaldia emango dute (18:30) eta ondoren, 19:00etatik 21:00etara, antxua dastaketa frontoian musikaz lagunduta (antxua parrillan, txakolinarekin eta sagardoa txotxetik).

Larunbat eta igandea

Ostiraleko festa giroak jarraipena izango du asteburuan. Larunbatean, 11:00etan Juan Sebastian Elkano II. Xake Txapelketa plazan eta 11:00etan Antxua Eguneko III. Bela Estropada kaian. Arratsaldean, 16:30ean Txiki Chef tailerrak haurrentzat plazan. 18:30ean Urrezko Aizkora frontoian baina euria egingo balu kiroldegian. Gaueko 22:00etan Salbatore Deunaren elizan eta doan, Landarbaso Abesbatzaren emanaldia.

Igandean, Arrantzale eta Dantzari Txiki egunak ospatuko dituzte. Diana Gazte Alaiak txistulariekin, 9:00etan hasita. 11:00etan arrantzale meza. Ordu berean berdura plazan Lezo, Zarautz eta Getariako dantzari txikiak elkartuko dira. Karmen Amabirjinaren prozesioa eta itsas bedeinkapena Artzapen egingo da meza ondoren eta 11:30ean trainerilla estropada.