I San Anton Biran izena emateko azken eguna gaur izango da

Zeharkaldiak. San Anton bira eta Getaria-Zarautz igeriketa zeharkaldiak bi asteburutan burutuko dira kirol festa handia sortuz. / AMAXKAR
Zeharkaldiak. San Anton bira eta Getaria-Zarautz igeriketa zeharkaldiak bi asteburutan burutuko dira kirol festa handia sortuz. / AMAXKAR

Itsas zeharkaldia datorren igandean egingo da eta Gaztetape eta Malkorbe hondartzak lotuko ditu

JUAN MARI ZUBIAURREGETARIA.

Getaitri Triatloi Kluba eta Zarautz Balea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatuta datorren igandean, uztailak 14a, igeriketa zeharkaldi bat egingo da Getarian. I San Anton Bira izena darama eta izenak dioen bezala arratoiari itzulia ematea izango da igerilarien bete beharra.

Izena emateko epea gaur amaituko da beraz aukera ez galdu eta ibili bizkor. Izen-emateak internetez bakarrik egin ahal izango dira, kronoak.com wegbunean. Prezioa bakarra, 23 euro. Probari goizeko 11:00etan emango zaio hasiera Gaztetape hondartzatik, eta 2.600 metro egin ondoren, Malkorbeko hondartzan amaituko da. Ibilbide guztia buia bidez seinaleztatuta egongo da. Igerilariek guztiak euren eskuinetara utzi beharko dituzte. Izarri punta gainditu ondoren, Masoparri aldera bideratuko dira eta handik moilako dikeak inguratzera, azkenik Malkorbe hondartza erdian kokaturiko helmugara arte.

Getaria-Zarautz

Astebete geroago, 49. Getaria eta Zarautz arteko itsas zeharkaldia egingo da, uztailak 21ean. Zarauzko Munoa Plazan izango den elkargunera partaide zein lagunak bertaratu ahal izateko, antolakuntzatik autobus zerbitzu bat jarri da martxan. Autobusak igande goizean irtengo dira 4 hiri nagusietatik (Bilbo, Donostia, Vitoria-Gasteiz eta Iruñea) eta Zarautzeko Munoa plazara goizeko 09:00ak aldera iritsiko dira. Bueltako autobusak, utzitako leku beretik irtengo dira arratsaldeko 18:00etan. Zerbitzua partaide zein laguntzeko erabilgarri izango da. Eserlekuak online erosteko zerbitzua, uztailaren 18an, osteguna, gaueko 23:55etan itxiko da. Erosteko entradium.com webean sartu.