Borrar
Girorik ez da faltako Andatza auzoan.

Costa Urola

Andatza auzoan, gaurtik aurrera, Sanpedroak

El Diario Vasco

AIA.

Miércoles, 25 de junio 2025, 21:19

Andatza auzoak bere jaiak, bere Sanpedroak, ospatuko ditu gaurtik igandera bitartean. Eta aurtengoan ere, bertako elkarteak oso programa konpletoa osatu du datozen egunetarako.

Gaur 18:00etan jaurtiko den txupinazoak zabalduko ditu jaiak. Gaueko 21:30ean, Mutil ardoan egondakoen, elkarteko kideen eta gazte laguntzaileen afaria izango da, elkartean. Bihar, ostirala, 16:30ean oilasko bilketara aterako dira auzoko gazteak baserriz baserri Zabale eta Erkizi trikitilariek girotuta; ondoren, 17:00etan, ume jolasak eta merienda eskeiniko zaie bertaratutako umeei. Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek, gaueko 22:00etatik aurrera girotuko duten erromeriarekin itxiko da biharko eguna.

Larunbatean, 11:00etan, sardin jana eta ondoren herriko pilota txapelketa; 18:00etan, poteo musikatua; 21:30ean afaria Euskal Parrilaren eskutik eta gauerditik aurrera, DJ Indate.

San Pedro egunea,n berriz, 10:30ean meza nagusia eta ondoren jubilatuen hamaiketakoa; 12:30ean hasita, herri kirolak eta 14:30ean jubilatuen bazkaria. Arratsaldean, Emakumeen Gipuzkoako TxingaTxapelketako finala eta Gizonezkoen Gipuzkoako 2. mailako Aizkolari Txapelketako finalak jokatuko dira; jarrian sagardo dastaketa eta eguna bukatzeko, erromeria eta 00:00etan, traka zaratatsua aurtengo Sanpedro jaiei amaiera emateko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Andatza auzoan, gaurtik aurrera, Sanpedroak

Andatza auzoan, gaurtik aurrera, Sanpedroak